Orain dela bederatzi urte Tuterako Argia Ikastolan jaiotako ekimen hau (XIBA proiektuaren laguntzarekin) urtero maiatza aldera burutzen da eta 2 egunetako iraupena izan du, ostegun arratsaldea eta ostirala. Ikasleek, aldez aurretik ikastetxe guztietako parte hartzailez osatutako taldeetan banatuta, hainbat jardueratan parte hartu dute. Lehenengo egunean, ostegun arratsaldean, jarduerak Tuteran barna izan dira, alde zaharra ezagutu eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko erlazioa eta kooperazioa sustatzera bideratuak. Gaua, Argia Ikastolako instalakuntzetan pasatzen da, gaubelarako ekitaldi bereziak antolatzen direlarik (mozorroak, karaokea, kontzertuak, …). Ostiralean, taldeak bizikletak hartu eta Bardeetan zehar abiatu ziren, Artzainaren monumentuan hasi eta “El Yugo”ra ailegatutakoan, elkarrekin egin zen bazkariak (ogi mamia, tortilak, txistorra, …) topaketari amaiera eman ziolarik.
Aurtengoan Euskal Herri osoko 13 ikastetxe parte hartu dute: Ikasberri Ikastola (Azpeitia), Iñigo Aritza Ikastola (Altsasu), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Zangotzako Ikastola (Zangotza), San Nikolas Ikastola (Getxo), Assa Ikastola (La puebla), San Bizente Ikastola (Oion), Labiaga Ikastola (Bera), Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia), Jaso Ikastola (Iruñea), Argia Ikastola (Tutera) eta gurea, Lizarra Ikastola (Lizarra). Osotara, ikasle, irakasle eta laguntzaileak barne, 470 parte hartzaile baino gehiago bildu gara, Tuterak eta Bardeek eskaintzen duten ingurune zoragarri honetan elkar ezagutu eta ondo pasatuz!!
Argazkiak:
Ikastolan, bidai hasteko prest
Tuteran, gynkanaren ostean
Lotarako ohea prestatzen
Jaialdian, kontzertuak eta mozorroak
Artzaiaren monumentuan, ibilbidea hasi aurretik
Kastildetierrako abitualamenduan
"El Yugo"-n, bukaera
No hay comentarios:
Publicar un comentario