Mostrando entradas con la etiqueta Gymtonic. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gymtonic. Mostrar todas las entradas

martes, 29 de noviembre de 2016

Polikiroldegian - Gymtonic 4B (16-17)

Duela astebete, azaroaren 17an, DBH 4B gelako ikasleek gymtonic saioa burutu zuten polikiroldegian. Beste gelakoekin egindako saioaren oso antzekoa izan zen: koltxoneta elastikoetan ariketak, mankuernekin goiko atala, sentadillak eta dantza koreografia txiki bat landu genituen. Hona momentu hoietako batzuk:








Gymtonic 4B-1 (16-17) from etxarri on Vimeo.
Gymtonic 4B-2 (16-17) from etxarri on Vimeo.
Gymtonic 4B-3 (16-17) from etxarri on Vimeo.
Gymtonic 4B-4 (16-17) from etxarri on Vimeo.

miércoles, 16 de noviembre de 2016

Polikiroldegian - Gymtonic 4A (16-17)

Gaur, azaroak 14, beste disziplina ezberdin bat praktikatu dugu, Gymtonic. Saio honek 4 atal ezberdinak izan ditu. Hasieran mini-koltxonetak erabili ditugu (atal hau soilik dago grabaturik), gero sentadilla mota ezberdinak egin, horren ostean mankuernak hartu ta goiko atalarekin ariketak, eta bukatzeko dantza koreografia txiki bat egin dugu. Lan gogorra egin dute ikasleek!



Gymtonic - 4A (16-17) from etxarri on Vimeo.

martes, 26 de enero de 2016

Polikiroldegian (15-16) - Gymtonic 4.B

Berandu, baina DBH 4.B mailakoen gymtonic saioaren irudiak ere jarraian dituzue. Saio oso konpletoa izan zen, aerobik, step, mankuerna txikiekin tonifikazio ariketak, sentadillak, eta bestelako ariketak egin genituen. Ainhoak agindutakoa era egokian egin zutenek hurrengo egunetan agujeta nabarmenak izan zituzten!

Gymtonic 4B (15-16) from Eneko on Vimeo.

martes, 19 de enero de 2016

Polikiroldegian (15-16) - Gymtonic 4.A

Polikiroldegian praktikatu daitezkeen jarduera ezberdinekin jarraituz, oraingoan Gymtonic saio bat egin dugu. Gimnasia, tonifikazioa, aerobik, step-en ... nahazkea bat dela esan daiteke, era guztietako ariketak egin ditugularik. Saio potentea izan da, gorputzeko atal ezberdinetara zuzendua: hankak, sorbaldak, besoetako giharrak, abdominalak, ... Hurrengo egunetan ongi nabaritzen zen nortzuk egin zituzten ariketak ongi ta nortzuk ez, agujeta nabarmenak izan genituen eta!!





Hona saioaren atal ezberdinak:


Gymtonic 4A-1 from etxarri on Vimeo.


Gymtonic 4A-2 from etxarri on Vimeo.


Gymtonic 4A-3 from etxarri on Vimeo.


Gymtonic 4A-4 from etxarri on Vimeo.

sábado, 27 de diciembre de 2014

Polikiroldegian (14-15) - GYM-TONIC

Aste hontan (abenduak 8-10) jarduera berri bat probatu dugu, GYM-TONIC. Gimnasia, tonifikazioa, aerobik, step .. ta bestelakoak barneratzen ditu saio benetan intentsoa bihurtuz. Pisu txikiekin ere sekuentzia ezberdinak burutu ditugu, musikaren erritmora, hala nola sentadillak eta abdominalak lantzeko ariketa ezberdinak. Pisu txikietaz aparte, esterillak eta step-ak ere erabili ditugu, saio mixto bat eginez.

Hona gym-tonic saioaren step atala:


20141210 130627 from etxarri on Vimeo.