Azken ikasturteetan bezala, aurtengoa bostgarrena izanik, Lizarra Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak bizikletak ondo prestatu eta Tuterara abiatuko dira, bertan Euskal Herri osoko beste ikastetxe batzuekin 2 eguneko topaketa batean parte hartzeko.
Euskal Herri osoko ikastetxeetako ikasle eta irakasleen arteko elkar-harremana sustatzea da oinarrizko helburua, euskararen erabilera indartuz. Helburu horren lorpenerako baliatuko ditugu orientazioa, bizikletak eta Bardeak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario