jueves, 27 de diciembre de 2012

Mendi Taldea: 2. irteera (2012-12-22)

 

Lizarra Ikastolako Mendi Taldearen abenduko irteeran Lizarrako Mendizale Elkarteak antolatutako ekintzarekin bat egin genuen. Hauek zehaztapenak:

2. irteera: IRANTZU - LARRAITZA ATERPEA - IRANTZU


DATA: Abenduak 22
IRTEERA LEKUA eta ORDUA: IRANTZUKO MONASTEGIAN goizeko 10:00etan
DISTANTZIA (eta DESNIBELA): 9 km (desnibela 340 metro)
DENBORA: 3 ordu 45 minutu (hamaiketakoa barne)

Mendizale asko bildu ginen Irantzuko Monastegian hasiera zuen irteera honetan. Eguraldia ere, ezinhobea. Goizeko hamarretan taldeak ibilbideari ekin zion. Atzean eta aurrean ibiltari asko. Larraitzako aterpera ailegatzerakoan Mendizale Elkarteak iada ongi etorria ematen zigun hamaiketakoa prestatua zuen. Txistorra, patatak, gazta, ... danetik pixkat. Geroago gaztetxo guztiak bildu eta Olentzero eta Mari Domingiri harrera egin genion. Goiz polita pasatu genuen guztion artean, mendian, eta era ederrean eman genion hasiera gabonetako oporraldiari. Hona argazki batzuk:

Goiz eguzkitsua Irantzuko Monastegian

Hamaiketakoa Larraitzako aterpean





 Buelta. Ederki pasatu dugu

No hay comentarios: