viernes, 15 de marzo de 2013

Korrika Txikia Lizarran (2013-03-12)


Txupinazo baten bitartez eman zitzaion asteartean (martxoak 12) hasiera Korrika Txikiari Lizarran. 16:15ean Lizarra kastolako eta Remontibaleko D ereduko adin guztietako haurrak lau ibilbide ezberdinetatik abiatu eta Korrika eta, oro har, euskararen aldeko mezuekin bete dituzte Lizarrako kaleak. Minutu gutxiren buruan helmugara iritsi dira ehunka haur horiek eta Foru enparantza bete dute haien zarata alaiarekin. Bertan, musikak lagunduta eta jai giroan lekukoetan eramandako mezuak irakurri dituzte. Azkenean eguraldiak ez du zapuztu asteetako lana. Eman euskara elkarri!

Hurrengo link-a sakatuz argazki gehiago ikus ditzazkezue:
http://www.flickr.com//photos/87621489@N08/sets/72157632979118723/show/


No hay comentarios: