Piedramillera herrian eman diogu hasiera gaurko irteerari. Eguraldia hotza, baina eguzkitsua izan dugu ibilbidearen zati gehienetan, hala ere, emandako predikzioek ez dituzte mendizale asko animatu. Piedramilleratik, "3 hankadun artera" (Encino de 3 patas) abiatu gara, Mendaza inguruan. Zuhaitz polit horren inguru eta barruan egon ostean, gertuko Santa Coloma ermitan hamaiketakoa hartu dugu. Indarrak berrituta, "Dos Hermanas" mendi tontorrerako bidea hasi dugu, gaurko irteeraren atal politena. Bide estuak, basoak, tunelak, harriak, loreak, ... Ia konturatu gabe, maldan behera, hasierako puntura, Piedramillerara ailegatu gara.
Zorionak ibilaldi osoa egin zuten 3 mendizale gazteei!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario