sábado, 28 de diciembre de 2013

10. Olentzero Larraizan (Irantzutik)

 

Iaz egin genuen bezala, gabonetako ohitura bihurtu den mendi irteera antolatu dugu oraingoan ere, Lizarrako Mendizale Elkartearekin batera. Abenduak 21, larunbatarekin, eta Olentzero Urbasako mendietan zehar zebilela jakinda, haurrek idatzitako gutunak jasotzera hurbildu zen Larraiza aterpera. Guk 10etan genuen topaketa ordua Irantzuko monastegian, eta bertatik ibilaldi polit batean abiatu ginen, aterpean zain genuen hamaiketakora ailegatzeko helburuarekin. Txistorra, patatak, gazta, ardoa, ... denetarik zegoen han, trikien doinuek giroa oraindik gehio alaitzen zutelarik. Horren ostean, Olentzero eta Mari Domingik agerraldia egin zuten, txikienen gutunak jasoz eta goxoki batzuk banatuz.

Goiz ederra pasa genuen danok elkarrekin mendian!! Eguberri zoriontsuak izan!!

Beheko link-an klik eginez, jardunaldiko argazki asko izango dituzue ikusgai:
http://www.estellamendizale.com/noticias/21-12-2013-olentzero/








No hay comentarios: