domingo, 30 de marzo de 2014

OAK: Anbulantzia bat aztertzen (13-14)

Aurten irakasgai berri bat eskeini dugu DBH 4. mailako ikasleentzat. OAK izenarekin, irakasgai honetan lantzen diren 3 eduki multzoak laburbiltzen dira: Osasuna, Aisialdia eta Kirola. Pixkat gehiago zehazteagaitik, hauek dira egingo diren jarduerak:

OSASUNAren multzoan gorputza eta bere funtzionamendua, kirol lesioak eta euren osaketa, lehen sorospenak, elikadura eta osasun posturalari buruzko oinarriak ikasten dira. AISIALDIAri dagokion eduki multzoan, kirol errealitatearen azterketa, jarduera fisikoarekin harremana duten ekintzen bilaketa, mendi ibilaldi baten aurkezpen eta asteburuko ekintza baten plangintza lanak (proposamen eta antolaketa osoa) egiten dira. Azkenik, KIROLAri dagokion atalean, saio praktikoak prestatu eta aurrera eramango dira, froga fisikoak landu, kirol entrenamenduaren oinarriak barneratu eta jarduera batzuen alderdi tekniko taktikoetan sakondu, besteak beste.

Gaurko saioan, Lehen Sorospenen lanketaren barruan, anbulantzia baten azterketa egin dugu: nolakoa den barrutik, eramaten dituen materialak eta euren erabilera, ... Hona argazkiak:








No hay comentarios: