Asteazken honetan bueltatu gara Aste Berdeko egonalditik (apirilak 7-9-ko txanda). DBH 3. mailako ikasleak, oso egun onak pasatu dituzte eta natur jarduera ezberdinak praktikatzeko aukera izan dute: Bertiz-eko abentura parkea, rafting, arroil jeitsiera, via ferrata, rappel, jauziak, piraguismoa eta Bertizeko Natur Parkeari bisita. Legasa herriko Kattalin aterpean geratu gara 3 egun hauetan zehar. Oso gustora ibili gara eta eguraldia ere lagun izan dugu. Hona egonaldiko argazki batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario