miércoles, 11 de junio de 2014

15. Zunbeltzeko Benta - Dulantz (2014-05-18)


15. Zunbeltzeko Benta - Dulantz

(2014-05-18) Eguraldi ezinhobea izan dugu maiatzako igande hontan, eta ibilbidea ere, oso erakargarria. Gaurkoan, Urbasako puntu altuenera igotzea erabaki dugu, Dulantzeko gainera hain zuzen ere. Inguru berdea eta igoera lasaia. Puntu altuenera ailegatu eta beharrezko argazkiak egin ta gero, hamaiketakoa hartu genuen, indarrak berreskuratzeko. Bueltako bidea, erabat maldan behera, disfrutatzeko. Bukatzeko Eraulera hurbildu ginen ta bertako pizzerian bazkaltzera geratu ginen. Bukaera bikaina!!





 

No hay comentarios: