Pasa den igandean, urriak 19, Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen Zangotzan, eta goiz osoan zehar Erronka ekimenaren frogak burutu ziren ibilbidearen gune ezberdinetan. Erronka lehenengo aldiz antolatzen da Nafarroan, eta Lizarra Ikastolak 8 ikasle eta 2 kapitainez osatutako talde batekin hartu zuen parte. Lizarratik 7etan atera eta goiz osoan zehar gune batetik bestera ibili ginen, ia atsedenik gabe, froga hauetako bakoitzean parte hartuz. Batzuetan hobeto, bestetan okerrago .. gauza da goiz benean dibertigarria (baita neketsua ere) pasa genuela. Finalean Alsasuko Iñigo Aritza ikastolak irabazi zuen. Arratsaldean Nafarroa Oinezeko bestelako ekintzetaz gozatzeko aukera izan genuen. Benetan egun polita!! Milesker Ikastolako Erronka taldeari eta Ainhoari!!
Ondoren, proba ezberdinen irudiak ikus ditzazkezue: Ibaian Behera proba, Puzzlearen proba, Orientazioa Itsuka proba eta Lasto fardo lasterketa proba. Azken honetan irabazleak izan ginen!!
Argazki gehiago www.nafarroaoinez.net web gunean
No hay comentarios:
Publicar un comentario