lunes, 10 de noviembre de 2014

2014.11.07 - Euskaraz Bizi Nahi Dut Lizarran

2014ko azaroaren 7an, ostiralarekin, Euskaraz Bizi Nahi Dut festa ospatu genuen Lizarran. Lasterketak, flash-moba, zozketak, txokolatea, musika, dantza eta oroz gaindi jai giro aparta.

Egun erabat borobila izan genuen, eguraldia lagun, eta 320 lagunek eman zuten izena lasterketetan parte hartzeko. Aurreikuspen guztiak gainditu eta Lizarrako Koroatze Plaza bete genuen eskualdeko ehunka lagunek, euskaraz bizi nahi dugun ehunka lagunek. Arrakastaren ondorioz, tamalez, ez genuen izan kamiseta eta txokolate bero nahikorik denontzako; tamalez diot baina betozela arazo guztiak arrakastaren iturritik!

Azkenik, kamiseten salmentatik eta sarreren bitartez jasotako dirua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari bideratuko zaio, lasterketen sustatzaile nagusia. Bertan barnebiltzen da Euskal Herrik osoko euskalgintza. 

Eskerrik asko eta zorionak Lizarraldean euskaraz bizi nahi duzuen/dugun guztioi; zenbat eta euskaldunago, are eta aberatsago eginen baitugu Lizarraldea. Zorionak eta aurrera!


EBND lasterketak 2014 Lizarran from lizarbeibar on Vimeo.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk: Argazki galeria










No hay comentarios: