lunes, 30 de marzo de 2015

KORRIKA 19 Lizarraldean

Kriston jendetza ta giroa egon zen aurreko ostiralean, martxoak 27, Lizarrako inguruetan ta nola ez, Lizarran bertan, Korrika 19ak bere agerpena egin zuenean. Arratsaldeko 8:25etan zen Lizarrara ailegatzeko ordua, ta oso puntual ibili ziren. Lizarrako kaleak jendez bete ziren, tarte batzuetan korrika, beste askotan ibiltzen, lekukoa eskutik esku pasatuz. Lizarra Ikastolak, Fray Diego kalearen bukaera dagoen zubian lekukoa hartu, ta "Dr Huarte de San Juan" kale osoan eraman zuen. Jarraipena erabatekoa izan zen!! Milesker!!














Ikastolako langileon kilometroa Muez herrian genuen, ta haraino hurbildu ginen batzuk kotxez besteak korrikarekin batera, lekukoa hartu ta pasatzera. Egun polita ta berezia benetan!!





No hay comentarios: