Mutilen kasuan, aurtengo txapelketan 10 izan dira izena eman duten taldeak, eta DBH-ko ikasmaila guztiek izan dute ordezkariren bat gutxienez. Talde asko eta denboraz larri genbiltzanez, kanporaketa eran jokatu dira partidu guztiak, parekatzeak zozketaz egiten zirelarik. Fase bakoitzean galtzaileen artean talde bat erreskatatzen zen (parekatzeak egin ahal izateko).
Hona lehenengo faseko partida batzuen parekatze eta argazkiak:
Stuard Fans vs Mafias Fans (2-4 laugarren mailako taldea garaile)
Saltxitxon vs 6. taldea (2-0 laugarren mailakoak garaile)
The Killers vs 9. taldea (0-3 peto laranjadunak garaile)
1. taldea vs 8. taldea (5-1 peto horidunak garaile)
Kanporaketa faseko partidak bukatuta, hurrengo fasera pasatu dira 5 talde irabazleak eta galtzaileen artean zenbaki hoberenak zituenak. Beraz 6 talderekin beste 3 partida jokatu dira, kanporaketa eran baita. Hauek parekatze eta argazkiak:
Saltxitxon vs 1. taldea (2-0 laugarren mailakoak garaile)
Baztarrikas vs 9. taldea (2-1 peto laranjadunak garaile)
La 8 vs Mafias Fans (2-0 hirugarren mailakoak garaile)
Hau horrela, berriro ere 3 talde irabazleak zuzenean semifinaletara pasatzen ziren, eta laugarren talde bat behar zenez, galtzaileen artean DBH 2. mailako "9. taldea" berreskuratu genuen. Hona finalerdietako parekatze eta argazkiak:
Saltxitxon vs The Baztarrika´s (2-2, penalti jaurtiketetan Baztarrika´s garaile)
La 8 vs 9. taldea (4-0 petorik gabekoentzat)
Final haundian DBH 3 vs DBH 4. La 8 taldea eta The Baztarrika´s taldea jokatu dute nor baino nor, garaipena lortzeko helburuarekin. Era argian, 4-0 emaitzarekin, DBH 3-ko jokalariak izan dira aurtengo irabazleak.
TXAPELDUNAK: La 8 taldea. Zorionak!!
Iker, Unai, Gaizka P., Gaizka H., Esteban, Oier eta Mikel
No hay comentarios:
Publicar un comentario