Ikasturtea hasi eta berehala jarri behar izan dugu lanean, aurtengo Nafarroa Oineza prestatzeko. Iaz bezala, Erronka ekimenean parte hartzera goaz, talde berriarekin, eta frogei dagokienean hainbat berrikuntzekin. Haien arten lehenengoa ERRONKA BIDEO LEHIAKETA da.
Ikastola partehartzaile bakoitzak, aurkezpen bideo bat prestatu eta bidali behar du. Bertan ikastola, ikastolaren inguruak eta erronka taldeko partehartzaileak aurkeztu behar dira, besteak beste. Bideo bozkatuenen artean epaimahai batek hoberenak sarituko ditu.
Ikasleekin hainbat arratsaldetan elkartu behar izan gara grabaketak eta argazkiak egiteko, eta Josebaren laguntza bideoaren edizioan erabat ezinbestekoa izan da. Milesker danoi zuen patzaientziagatik!!
Aurtengo bideo lehiaketan IRABAZLEAK ................. LIZARRA IKASTOLA!!!
Hona bideoa:
ERRONKA 2015 from etxarri on Vimeo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario