jueves, 22 de octubre de 2015

Nafarroa Oinez - ERRONKA EGUNA

Nafarroa Oinez eguna ailegatu, ta ziztu bizian pasatu da. Tartean urduritasuna, beldurra, lotsa, nekea, poza .. eta beste emozio pila bat bizi izan ditugu. Egun luzea izan da, baina pena merezi izan du!!

Goizeko 6etan esnatu, Lizarran autobusa 7etan eta Elizondon harrera 8:30etan. Hortik, azalpenak, arropa aldatu, gure kamiseta jantzi ta gune batetik bestera ibili gara proba ezberdinak burutuz. Proba batzuetan garaile, beste batzuetan okerrago, eta azkenik, laugarren probaren ostean, finalera pasatzen ziren 4 taldeen izenak esan zituzten: "lehenengo sailkatua .... Lizarra Ikastola!!" Finalean geunden, ezin sinistu!! Ikaragarria!!

Final luze eta gogorraren ostean, soilik Baztan-eko taldea geratu zen gure aurretik.

BIGARREN POSTUA 2015eko Erronkan!! 
Eta Bideo Lehiaketan ... IRABAZLEAK!!

ZORIONAK LIZARRAKO ERRONKALARIAK!!

No hay comentarios: