lunes, 21 de diciembre de 2015

27. Irantzu - Larraiza Aterpea (Olentzero)


27. Irantzu - Larraiza Aterpea (Olentzero)

(2015.12.19) Larunbateko goiz zoragarrian, abenduan ohitura bihurtu den mendi ibilaldia burutu genuen, Irantzun hasi ta Larraiza aterpera eramaten gaituena. Jende mordoxka elkartu ginen, elkarrekin naturan eta euskaraz, aterpean izango genituen sorpresa ezberdinekin gozatzeko. Eguraldi zoragarria, ingurua ederra eta konpainia hobeagoa. Larraizarrera ailegatu eta indarberritzeko txorizoa, gazta, ardoa, txokolate beroa, musika ... danetik zegoen!!

Behin indarrak eta gosea aseturik, elkarrekin kondairatxo bat entzun genuen eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Oso adi, prestaturik eramaten genituen gutunak jaso zituzten eta goxokiak oparitu zizkiguten etxerako bidea era goxoan egiteko!!

Ederki pasatu genuen goiza!! Eguberri on!!


2015.12.19. Olentzero - Larraiza from etxarri on Vimeo.





















No hay comentarios: