martes, 1 de marzo de 2016

Polikiroldegian - Zirkuito lana 4.A (15-16)

Gaurko saioarekin polikiroldegian praktikatuko ditugun saio gidatuen blokearekin bukatu dugu. Aurrerago igeriketa saio batzuk egiten saiatuko gara. Gaurkoan "zirkuito lana" probatu dugu. 10 postaz osaturiko zirkuito bat prestatu digu Ainhoak, bakoitzean 2 minutuko lan jarraia egin behar genuelarik. Ondoren, 30 segunduko atseden tartea genuen, hurrengo postara pasatzeko. Ariketak mota askotakoak izan dira: sentadillak, abdominalak, soka saltoa, korrika, baloi medizinala, orekak, jump-ak, lan isometrikoa, TRX, step, ...

Bukatzeko, lasaitasunera buelta bezala, Pilates erako ariketa eta postura batzuk praktikatu ditugu, eta luzaketak egin.






No hay comentarios: