viernes, 8 de abril de 2016

JURRAMENDIRA irteera - DBH 3 (15-16)

2016.03.23. Aste Santuko oporrak hastear zirela, DBH 3. mailako ikasleekin, bokatak eta motxilak prestaturik, Jurramendira ibilaldi polit bezain gogorra egin genuen. Iratxeko Monastegian genuen topaketa lekua goizeko 9:30etan, eta bertatik, "Gurutzeen bidea" jarraituz, tontorreraino abiatu ginen. 

Etengabeko igoeran eta beharrezko geldialditxoak eginez San Zipriano ermitara ailegatu eta bertan hamaiketakoa jan genuen, berriro indartuz. Ondoren, Jurramendiko beste bi tontorretatik pasatu ginen. Ezpata eta buzoia duen tontorra zen hurrengoa, tontorrik altuena 1046 metroko altuerarekin, eta jarraian, antenetako tontorra. 

Argazki batzuk egin ostean bueltako bidearik ekin genion bidexka dibertigarri batzuetatik, Senda de San Pantaleon-etik hain zuzen. Pixkanaka pixkanaka Lizarrara bueltatu ginen goiz zoragarri honi bukaera emanez!!













No hay comentarios: