Hiruhilabete honetan Kapoeira jarduera landu dugu, Lizarra Ikastolako ikasle ohia eta Kapoeirako monitorea den Ruben-ekin. Hainbat ikasturtetan animatu da Ruben gure ikasleei kapoeirako saio batzuk ematera. Bera irakaslea izateaz gain, kapoeirako ikaslea ere bada, gazteriaren etxean antolatzen diren ikastaroetan entrenatzen duelarik.
Berarekin egindako saio hauetan. kapoeiraren oinarrizko mugimendu batzuk praktikatu ditugu: Ginga (kapoeiraren oinarrizko mugimendua), pasa pé, esquiva, rolé, aú handi eta txikia, queixada, besteak beste. Saioa roda batekin bukatu dugu. Zaila da egun gutxitan maila hartzea, baina behintzat jardueraren ikutu batzuk eman dizkiegu ikasleei. Hona irudiak:
Eta jarraian, klase bukaeran egin genuen kapoeira rodaren bideo eta argazkiak:
MOV_0923 from etxarri on Vimeo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario