martes, 11 de octubre de 2016

33. Irantzu - San Cristobal ermita


33. Irantzu - San Cristobal ermita

2016.10.09. Dagoeneko Ikastolako Mendi Taldearen irteerekin hasi gara, eta aurreko asteburuko eguraldi iragarpena ikusita, irteera data aurreratzea erabaki genuen. Talde haundia elkartu ginen, eta Irantzuko monastegira abiatu ginen, hura baitzen ibilbidearen hasiera puntua. Monastegiaren atzekaldetik Ibirikura doan bidexka bat jarraitu genuen hasieran, eta ondoren desbideratu, San Cristobal ermitara ailegatzeko. Bertan, eguzkitara, hamaiketakoa hartu eta ibilaldiari berriro ekin genion, baso ederrean barna. Bukaerako zatian, maldan behera, Irantzuko monastegiko ikuspegi ederraz gozatu genuen.

Ibilaldiaren ostean, Irantzuko paraje ederraz gozatzen jarraitzeko asmoz, taldearen parte haundi bat bertan geratu zen bazkaltzen eta arratsalde pasa.

Milesker animatzeagatik eta hurrengora arte!!



















No hay comentarios: