34. Lezaun - Trinidad de Iturgoyen
2016.11.27. Azkenerarte itxoin genuen irteera hau antolatzeko, astean zehar eguraldi kaxkarra izan baigenuen, eta baita larunbatean ere. Horrek seguruenik atzera bota zituen mendizale asko. Hala ere, igande goiz ezinhobea atera zen mendira joateko, eta elkartu ginen gutxiak, irteerarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen, ta eskerrak!!
Lezaunetik abiatu, eguzkia gidari, elurra ikusten genuen Trinidaden, eta poliki poliki igotzen joan ginen. Pagadi ikusgarria zeharkatu eta laister elurrarekin jolasten hasi ginen. Goian, Trinidad de Iturgoyenen, eguzkira goxo goxo hartu genuen hamaiketakoa, ta hortik aurrera poliki poliki bueltako bideari ekin genion, Lezauneko rasoetatik behera.
Benetan egin eta irteera polita!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario