35. Irantzu - Larraiza (Olentzero)
2016.12.17. Azken urteotan ohitura bilakatu den irteera burutu dugu aurtengo abenduan. Lizarrako Mendizale Elkartearekin batera, Irantzutik Larraizarrerako ibilbidea egin dugu, bertan hamaiketakoa hartzen genuen bitartean Olentzerori hurbiltzeko denbora emanez. Eta agertu egin zen, Mari Domingirekin batera, Lizarraldeko haurren eskutitzak jaso eta goxokiak banatzera.
Eguraldi polita izan genuen eta Olentzero bere ohiko ingurunean topatu genuen, basoan, zuhaitzez inguraturik eta konpainia ezinhobean.
Hona Mendizale Elkarteak irteeraren momentu ezberdinekin egindako bideo zoragarria:
No hay comentarios:
Publicar un comentario