martes, 21 de febrero de 2017

37. Merendero Itxako - Zufieta Urjauziak


37. Merendero Itxako - Zufieta Urjauzia

2017.02.19. Oso eguraldi ederreko igandea izan genuen. Ikastolatik Itxakoko merenderora abiatu ginen eta bertan kotxeak aparkatu. Taldetxo ederra elkartu ginen, ume askorekin. Distantzia luzea izan ez arren, erritmo lasaia eraman genuen eta denboran aurreikusi baino gehio luzatu zitzaigun ibilaldia. Hasi eta gutxira, Artaza herrira ailegatu ginen, baina beste norabide batetatik jo genuen, herrira sartu gabe. Ondoren, urjauzi eder batetara desbideratu ginen ta Urra herritik gertu hartu genuen hamaiketakoa. Oso lasai egon ginen. Berriro martxa hasterakoan, ikuspegi ederreko inguru batetara ailegatu ginen. Paraje oso ezberdinak izan genituen ibilbidean zehar, jeitsieran aurkitutako kaskajeratan gora ta behera ere ibili ginelarik.

Azkenean 10 kilometro inguruko buelta atera zitzaigun, eta 15:00ak aldera ailegatu ginen kotxeetara. Umeak oso ongi portatu ziren, ibilbidearen zailtasun guztiak gaindituz. Hurrengorarte!!


















No hay comentarios: