Gaur DBH 1. mailako ikasleek akrosport-eko emanaldia egin diete HH eta LH 2. eta 3. mailako ikasleei. Gradak goitik behera beteta zeudelarik, hiruhilabetean zehar sortu eta praktikatutako koreografiak eskeini dizkiete ikastolakideei. Emozioz beteriko momentuak bizi dira, hasierako urduritasuna, geroko euforia, ... Montseren urtebetetzea izanik "zorionak zuri" haundi bat abestu diogu denen artean. Jarraian emanaldiko argazkiak dituzue ikusgai:
No hay comentarios:
Publicar un comentario