Ikasturte bukaerarekin batera DBH 3. mailako ikasleekin bizikleta irteera bat egin genuen atzo. Bizikletak prest, kaskoa eta ur nahikoa eramaten genuela behin ziurtatuta, bideari ekin genion. Baldeloboseko tunela zeharkatu, Arbeiza eta Eguzkitzako barianteraino abiatu ginen. Hortik, tramo labur bat errepidetik egin eta berehala hartu genuen Ganuzarako bidea.
Ganuzako frontoian hamaiketakoa eta atseden hartu ondoren (pala partidu batzuk ere jokatu genituen), bueltako bideari ekin genion. Aramendiara zuzendu ginen eta hortik Eultz-era. Zubielkin berriro Baldeloboseko tuneletik Ikastolara bueltatu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario