martes, 27 de febrero de 2018

46. Ganuza - Santiago de Lokiz - Ollobarren



46. Ganuza - Santiago de Lokiz - Ollobarren

2018.02.25. Izugarrizko igande polita atera zaigu irteera hau egiteko. Normalean baino goizago elkartu gara Ikastolan, 9:30etan, izan ere, San Fermin Ikastolako mendi taldearekin batera burutuko genuen ibilbidea. Ganuzara abiatu eta bertan mendizale asko elkartu ginen. Hasierako aurkezpenen ostean ibiltzeari ekin genion. Duela urte batzuk egindako ibilbide bera da, baina kontrako norabidean. Hasiera, alde batetik zein bestetik, gogorra, baina taldea poliki poliki metroak igotzen joan zen, behar zenetan geldialditxoak eginez. Santiago ermitan hamaiketakoa eta talde argazkiaren ostean, bueltako bideari ekin genion. Kobazulo bat zeharkatu behar genuen, txikien gozamenerako.

Oso gustora ibili ginen, bai eguraldiarekin, zein ibilbidea eta nola ez, San Fermin Ikastolako konpainiarekin. Ea besteren bat elkarrekin antolatzen dugun!!




















No hay comentarios: