martes, 27 de marzo de 2018

47. Muniain - San Sebastian ermita

47. Muniain - San Sebastian ermita

2018.03.25. Igande honetarako beste ibilbide bat aurreikusia genuen arren, Ikastolan elkartu ginenen artean eta eguraldi iragarpena ikusita, aldatzea erabaki genuen. Eta erabaki zuzena izan zen. Muniainera abiatu ginen eta ibilbide guztian zehar eguraldi ona izan genuen, tarteka eguzkia ere bai. Herriko frontoian kotxeak utzi eta oinez ekin genion ibilbideari. Zirkularra zen, baltsako pinuditik igotzen zen pista jarraitu eta palomera batzuetara ailegatu ginen. Bertako lagun batek trasto ezberdinen funtzionamendua azaldu zigun, eta hortik ermitara ailegatu ginen. Hamaiketakoa giro eguzkitsuan hartu genuen, eta hortik aurrera beherakako bideari ekin genion. Oso polita ibilbidea!!













 

No hay comentarios: