viernes, 27 de abril de 2018

48. Bentaberri - Erromatar galtzada - Arleze


48. Bentaberri - Erromatar Galtzada - Arleze

2018.4.15. Eguraldi ederra izan genuen, goiz eguzkitsua eta tenperatura epela. Ibilbidea ere oso polita, zeru urdina, belardi berdeak, dena oso koloretsua. Poliki poliki ekin genion ibiltzeari eta laister erromatar galtzadaren maldatxoan sartu ginen, tarteka geldialditxoak eginez. Markatutako puntu batean, Arleze kobazulorako bidegurutzea hartu genuen, eta harriz osatutako mojoi batetik bestera aldapa fuerteagoan igotzen joan ginen. Kobazuloaren atarian atseden hartu eta gertuko zona eguzkitsuagoan hamaiketako hartu genuen lasai asko. Hortik aurrera ibilbidea laua, eta maldan behera, hasiera batean pentsatutakoa baino pixkat luzeagoa izan zelarik.
















No hay comentarios: