lunes, 26 de noviembre de 2012

Lizarra Ikastolako Mendi Taldea

2012-2013 ikasturtea berriro ere Ikastolako “Mendi taldea” osatzeko asmoarekin hasi genuen. Talde honek 20 urtez antolatu dituen irteeretan guraso, ikasle eta irakasleen artean adiskidetasuna, komunikazioa eta mendiaz gozatzeko aukera eman izan digu.

Irteera hauen helburua familiak - gurasoak eta seme-alabak - ingurune eta une ludiko batean elkarrekin giro euskaldunean murgiltzea, naturaz gozatzea eta aldi berean gure inguruko gune politak ezagutzea da.

Zorionez, guraso dexente izan ziren Mendi Taldearen sorrerarako hasierako bilera hauetara gerturatu eta proiektu honi ekiteko gogoa adierazi zutenek. Erabaki zen hilabete bakoitzeko laugarren igandetan irteeratxoa antolatzea eta hortaz, blog honetan atal berri bati emango diogu hasiera, IKASTOLAKO MENDI TALDEA.

Milesker

No hay comentarios: