Aurreko igandean, azaroak 25, ikastolako Mendi Taldearen lehenengo irteera egin zen. Hona zehaztapenak:
1go irteera: PUY - PEÑAGUDA - SAN MILLAN - KALABERAK - PUY
DATA: Azaroak 25
IRTEERA LEKUA eta ORDUA: PUY BASELIZAN goizeko 9:30etan
DISTANTZIA (eta DESNIBELA): 5 km (desnibela 200 metro)
DENBORA: 3 ordu g.g.b. (hamaiketakoa barne)
BERTARATUTAKOAK: 55-60 mendizale
Eguraldiak ez zigun harrera onik egin, goizeko 9:30etan Puy Baselizan elkartu ginenean, baina hala ere, jende mordoxka bildu ginen eta oso eskertzekoa da. Irteerari ekin genion eta euria gurekin, lehenengo pausoetan, nahiz ta San Millanetik aurrera atertu eta giro egokia geratu zen ibilaldia bukatu arte. Kalaberatan hamaiketakoa egin eta zapore gozoa geratu zitzaigun gerturatuako guztiei. Hona argazki batzuk:
Lehenengo pausuak euripean Peñagudara
San Millanera bidean
San Millaneko azkeneko aldapa
Talde argazkia San Millanen
Kalaberatan (hamaiketakoa)
Bueltako bidea
Bukaera eguzkitsua
No hay comentarios:
Publicar un comentario