lunes, 18 de febrero de 2013

Mendi Taldea: 3. irteera (2013-02-03)

 

Hau urtarrilera dagokion irteera da, baina eguraldi ezegokiaren ondorioz, asteburu bat beranduago egin dugu.

3. irteera: AGUA SALADA - SANTA BARBARA - SARNABIAGA

Otsailaren 3an Lizarra Ikastolako Mendi Taldeak hirugarren txangoa burutu zuen. Goizeko 10etan Agua Salada iturrian bildu ginen. Hor umeak lamiaren ipuina entzun zuten eta Longinos kobazuloaren kontakizunekin arritu ziren. Jarraian Santa Barbara tontorrera abiatu ginen. Baselizan geldialditxo bat egin ondoren Aiegi aldera zuzendu ginen Sarnabiagan inguruko mendietako panoramikaz gozatuz. Eguraldi hotza, baina ozkarbia. Aiegirantz jeitsi eta txangoa amaitutzat eman genuen. Taldetxo batek Gazteluen Gurutzeraino jarraitu zuen, egun ederra pasatuz



 





No hay comentarios: