Lizarra zuriz jantzita esnatu zen. Iragarritako eguraldi kaxkarraren ondorioz mendizale asko etxean geratu eta Ikastolako atarian lagun gutxi elkartu ginen, 5 ausarti. Batzuk Labeagara eta besteak Monjardinera abiatu ginen. Monjardinen elkartu eta gora jo genuen, gaztelura. Elur malutak lagun, tarteka eguzki izpiak ere, hamaiketarako tontorrean geunden. Gaztelua inguratu eta argazki batzuk atera genituen. Jeitsiera azkar egin eta Arronizera hurbildu ginen, bertako olio-tostadak dastatu eta jardunaldi honi bukaera ezinhobea emanez.
Hamaiketakoa Arronizen hartu genuen, giro ezinhobean, bertako "tostada" famatua eta taloa daztatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario