jueves, 12 de septiembre de 2013

1go KIROLAREN EGUNA - LIZARRA (2013-9-14)


Nork imagina dezake Sorkunde Garbiaren pasealekua kotxerik gabe eta kirol ezberdinetako gunez beteta? Eta gauza bera Foru enparantzan? Eta San Andres kalean? Eta Koroazio enparantzan? Eta Lizarra Ikastolako jolastokian? Eta Los Llanos parkean? 

Ba horixe bera da larunbat honetan, IRAILAREN 14an, gertatuko dena. Ostiral arratsaldetik hasita, larunbat gauerarte Lizarrako puntu ezberdinetan kirol gune mordo batekin disfrutatu ahal izango duzue. Egun osoan zehar egongo diren gune egonkorretaz aparte (saskibaloia, triatloia, orientazioa, eskia, eskupilota, joku tradizionalak, rokodromoa, eskubaloia, besteak beste), egunean zehar ekitaldi berezi batzuekin osatuko da egitaraua: hitzaldiak (txirrindularitza, Lizarrako olinpikoak, ...), gurpildun aulkiko mahai tenisa, aerobik, cycling, funky, yoga, streching saioak, skate erakustaldia, errugbia .. eta beste asko.

Ikusten duzuenez Lizarra Ikastolak ere antolakuntzan parte hartu du joku tradizionalei zuzendutako gunea prestatuz.

Ez da sekula horrelako ekitaldirik burutu Lizarran. Jarduera fisikoa izango da eguneko protagonista eta zuen partehartzea espero dugu.

ANIMATU ZAITEZTE !!!

Facebook-en, ekitaldiari buruzko informazioa honako helbidean:
https://www.facebook.com/pages/Dia-del-deporte-Estella-Lizarra/478836575546567


No hay comentarios: