Behin eguna pasata, hona antolatzaileen mezua:
Ordu
anitz izan dira atzoko eguna antolatzen; buruari eragiten; laguntzaileak
bilatzen eta konbenzitzen; bolondresak bilatzen, ... Atzoko eguna bizi
eta gero, horietako bakoitzak pena merezi izan du. Haur, gazte zein
heldu orok ongi pasatu zuen atzoko egunean, hala uste dugu behintzat,
eta horrek gure bihotzak poztasunez bete ditu. Haurren irribarreak,
gazteen bizitasuna eta helduen poztasuna dira, atzoko egunaren ispilu
eta gure intentzioen islada. 9,5eko nota emango diogu atzoko egun
borobilari, zergatik ez 10 bat? Ba hurrengo urtean hobetu nahi dugulako, jadanik hori prestatzen ari gara, iristeko irrikitan gara, atzokoa
mundiala izan zen.
ZORIONAK GUZTIOI ETA ESKER ANITZ!!!!
Lizarrako 1go Kirolaren Egunaren argazkiak ondorengo facebook helbidean dituzue:
Hona argazki horietako batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario