jueves, 31 de octubre de 2013

8. Bentaberri - Tximua - San Adrian (2013-10-27)

 
8. irteera: Bentaberri - Tximua - San Adrian ermita

Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta horrekin batera, Ikastolako Mendi Taldea ere martxan jarri da. Urriak 27an, igande zoragarria, 13-14 ikasturteko lehenengo mendi ibilaldia burutu genuen, eta horretarako Urbasara hurbildu ginen. Lizarragako tunelera bidean dagoen Bentaberrin kotxeak utzi eta 45-50 ibiltari inguruko koadrila bertatik pasatzen den erromatar galtzadak era argian zehazten duen bidea hartu genuen. Galtzadak, poliki poliki goruntza egiten du, inguru ederrak zeharkatuz eta Tximuako Lezera ailegatzerakoan lehenengo geldialdia egin genuen, eguzkitan. Atseden txikitxo baten ostean bertatik gertu dagoen San Adrian ermitara zuzendu ginen, eta han bai, ikuspegi zoragarri batekin lagunduta hamaiketakoa hartu genuen. Bueltan, maldan behera, Arleze kobazuloa bisitatzeko saiakera egin genuen, baina bidea baldintza egokietan ez zegoela ikusirik, buelta erdia ta galtzadatik behera jarraitu genuen. Jardunaldi ederra benetan!!












No hay comentarios: