sábado, 1 de febrero de 2014

11. Ollobarren - Santiago de Lokiz - Ganuza

  
11. Ollobarren - Santiago de Lokiz - Ganuza - Ollobarren

(2014-01-26) Urtarrila hotz eta euritsu honetan, eguraldiak tartetxo bat utzi digu Ikastolako Mendi Taldearen irteerarako. Oraingo honetan, Lokiz mendilerroa zen helburua. Ollobarrenen hasi, ta berehala aldapa gogor batzuekin elkartu ginen aurrez aurre. Kostata, baina norberak bere erritmoan hasiera gogor hau gainditu eta Ollobarreneko zulora ailegatu ginen (edo Paso de la Raposa ere deiturikoa). Kobazulo eta tunela da aldi berean. Hortxe bukatzen zen gaurko igoera guztia. Horren ostean, bide estuetatik baina ibilbide lauan Santiago Lokiz ermitara ailegatu eta indarrak berreskuratu genituen. Hortik ibilbidea beheraka egiten zuen, kontuz ibili beharreko tartetxo batzuekin eta ikuspegi ederrak lagun.










No hay comentarios: