12. Arroniz - Cantoelmonte - Castro de Gasteluzar
(2014-02-23) Eguraldi ederra eta giro ezinhobea izan genituen otsaileko irteera honetan. Mendizale mordoxka elkartu ginen goizeko 9etan Ikastolan, eta bertatik Arronizera abiatu ginen. Mendia Baselizan eman genion hasiera ibilbideari, lasaitasunez, eta laister, ikuspegi ederreko txoko batean hamaiketakoa hartzera geratu ginen. Hortik aurrera, ibilbidea maldan behera zen, eta Castro de Gasteluzar izandakoaren aztarnak ikusi genituen. Jarraian, Arronizera zuzendu ginen, igande honetan egun berezia baitzen, "Dia de la Tostada" ospatzen zelarik. Bertako jaki gozo hauek dastatuta bukatutzat eman genuen jardunaldia. Milesker hurbildu zineten danoi!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario