(2014-03-23) Eguraldiaren iragarpen kaxkarrak ez zituen mendizale asko animatu irteera honetara. Hala ere, bertaratutakoak, aurrera jarraitu genuen planarekin. Dulantzera igotzea zen aurretik prestatutako ibilaldia, baina hegoalderago mugitzea adostu genuen, eguraldi hobeagoa ziurtatzeagaitik. Muniain aukeratu genuen, eta bertako frontoian kotxeak utzi ostean, han inguruan egiten den ohiko ibilalditxo bat burutu genuen. La Balsako pinudian sartu eta ehiztarien postu batzuetara igo ginen. Bertatik San Sebastian ermita eta Jurramendiren ikuspegi ederra genuen eta elur maluta gutxi batzuk izan genituen ere. San Sebastian ermitan, eguzkitan, hamaiketakoa egin ostean, poliki poliki beheraka abiatu ginen. Iragarritakoa baino hobeagoa izan zen eguraldia, eta jardunaldi polit bat pasa genuen. Milesker!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario