Nafarroa Oinezaren antolakuntzaren barruan, badaude aurten hainbat berezitasun: ERRONKA eta GAILURRA OINEZ izeneko ekimenak hain zuzen ere. Erronka izenekoari buruz arituko gara sarrera honetan.
ERRONKA, DBHko ikasleei zuzendutako proba bizi eta ziraragarriak dira, taldeka gainditu beharrekoak. Ikastoletako festa egunean parte aktiboa izan dezatela da helburua. Batetik ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira. Bestetik buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna ere frogan jarriko dira.
Ikastolak eta bertako ikasleak protagonista bilakazen dira, herri ezberdinetako ikasleak, elkarrekin, egun paregabean parte hartuz eta Ikastole Jaietara datorrenari ikuskizun ederra eskainiz.
Hona aurtengo ERRONKArako Lizarra Ikastolako taldea:
ERRONKA TALDEA: Goian, Eneko Etxarri, Iñigo Paternain, Eneko Maeztu, Dani del Gallego, Julen Etxeberria eta Joana Eslava. Behean, Goizane Vegas, Saioa Aramendia, Oihane Jordana eta Miren Etxalar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario