jueves, 9 de octubre de 2014

OINEZ GAILURRA - Jurramendi (1046 m)

Gaurkoan (2014ko urriak 1), Lizarra Ikastolako irakasleok Nafarroa Oinezarekin lotutako mendi ibilaldi bat burutu dugu. Oinez-aren ekimenen artean, badago Oinez Gailurra deitutakoa. Partehartzea erreza da, gailur bat babestu, donazio bat egin eta egun bat aukeratu gailurrera igotzeko. Behin goian, karteltxo batekin, taldearen argazkia egin behar da. Guk aukeratutako gailurra Jurramendi izan da, Lizarraldeko mendi ospetsua. Eguraldi ederra izan dugu eta arruntak ez diren bide batzuetatik egin dugu ibilaldia. Gudarien bidetik egin dugu igoera, ta jeitsiera berriz, San Pantaleon izeneko bidexkatik. Arratsalde polita pasatu dugu eta helburua bete!! Hona irudiak:



No hay comentarios: