jueves, 27 de noviembre de 2014

18. Eulz - Bellin - Belastegi (2014-11-23)


18. Eulz - Bellin - Belastegi

(2014-11-23) Mendizale kopuru polita elkartu ginen Ikastolako aparkalekuan eta Eulzera abiatu. Herri txiki-polit honetan kotxeak utzi ta ibiltzeari ekin genion. Hasiera batean Bellinera zuzendu ginen, baina ohiko bide edo pistatik joan ordez, bidexka txiki batzuk aukeratu genituen, askoz entretenigarriagoa. Bellinen, bainurako egokiak diren puntu batzuk ikusi genituen, ta baita urjauzi txiki batzuk ere, eta segidan maldan gorako ibilbideari ekin genion. Belastegiko tontorrera ailegatu baino pixkat lehenago egin genuen hamaiketakoa. Hortik, malda potente bat igo eta tontorrean argazkia atera ondoren, laister ekin genion bueltako bideari, berriro ere bidexka ezberdinak erabiliz. Jeitsieraren erdian, balkoi natural polit batean momentu batez gelditu ginen, ikuspegi ederraz gozatzeko, ta hortik aurrera arin ailegatu ginen hasierako puntura. Goiz ederra pasa genuen eta eguraldia ere lagun izan genuen!! Milesker gerturatutako guztiei!!











No hay comentarios: