Lehenengo hiruhilabetea bukatu eta gabonetako oporrak gertu ditugularik, "Multikirol" eta "Jolasten" eskolaz kanpokoetan parte hartzen duten kirolariekin merendola bat antolatu dugu. David eta Maddi dira ekintza hauen gidariak. "Jolasten", lehendabiziko aldiz egiten da, eta benetan arrakastatsua ari da izaten ia 20 umeen partaidetzarekin. "Multikirolean" ere talde polita atera da, eta ikasturtean horrela jarrai dezan espero dugu. Hona irudiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario