Gaurkoan (abenduak 15-17) Ainhoarekin praktikatuko dugun azkeneko saioari ekin diogu, kasu honetan, CROSS-FIT. Azkenaldian nahiko arrakasta izan duen disziplina da, ariketa oso ezberdinak barneratzen dituena. Guk probatutako saioan, atal aerobikoa (polikiroldegiaren inguruan korrika) eta zirkuito lana tartekatu dugu. Zirkuito lan horretan, 8 posta ziren, 5 sentadilla mota ezberdin (baloi medizinalarekin, jauziarekin, sentadilla eta flexioa, pisu txikiekin, podiumera jauziarekin), soka saltoa, abdominalak, minitranpolinak, pilates baloia ... besteak beste.
Saio benetan potentea izan da, bakoitzak bere burua gehio edo gutxiago estutu dezakelarik, norberaren gaitasunen arabera. Bukatzeko, sistema piramidal baten bidez, korrika ta zirkuitoko 4 ariketa tartekatu ditugu, bakoitzean errepikapen gutxiago burutuz.
Hauek saioko momentu batzuk:
20141215 162229 from etxarri on Vimeo.
20141217 130545 from etxarri on Vimeo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario