martes, 10 de mayo de 2016

30. Barindano - Calderas de Botero



30. Barindano - Calderas de Botero

(2016.04.24) Kostata baina azkenean apirileko mendi irteera aurrera atera da, eta oso partehartze haundiarekin gainera. Eguraldiak asko laguntzen ez zuen arren, mendizale asko bildu ginen ikastolan, tarteka euria ere egiten zuelarik. Planarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen eta Barindanora abiatu ginen. Bertan ere euria, baina eskerrak aurrera egin genuela, izan ere gero eguraldi egokia izan baigenuen. Ibilbidea erraza, baina zonalde batzuetan pilatutako lokatzak abentura puntua ere eman zion ateraldiari. Paisai ezberdinak ikusi genituen tarte txikian ta azkenik "Caldera"k zeuden tokira ailegatu. Bertan hamaiketakoa, argazkak eta urarekin jolastu zuen etorritako ume kuadrilak. Hortik poliki poliki, beste bide batetatik Barindanora bueltatu ginen.

Milesker animatu zineten guztioi!!

Hona ibilbideko hainbat argazki:
























No hay comentarios: