Aurreko astean, maiatzak 4, 5 eta 6an, Orioko ikasleekin elkartrukea izan zuten DBH 1. mailako ikasleek. Aurretik bertako ikasleekin mailen bidezko harremana bazuten, baina oraingoan topaketa burutu genuen.
Asteazkenean, goizeko 11etan Lizarrara ailegatu ziren eta harreraren ostean, Llanosetan elkar-ezagutza jolas batzuk bideratu genituen. Hamaiketakoa jan ostean mendi ibilbidea burutu genuen Lizarrako inguruetan, herriko ikuspegi ederretaz gozatu ahal izateko: Puy, Peñaguda, San Millan eta bukatzeko Kalaberak bisitatu genituen. Hortik Santo Sepulkrora jeitsi ta bertan bazkaldu zuten. Arratsaldean denbora librea izan zuten, hemengo kideen etxeetan lotara geratzen zirelarik.
Ostegunean, ikastolan elkartu eta taldeka orientazio-gynkana bat burutu zuten, Lizarrako puntu interesgarrienetatik pasatzen zena. Ikastolan bazkaldu ostean Oriora joan ginen, han elkartrukearekin jarraitzera. Orion arratsaldea era librean pasatu zuten, kideekin hondartza eta leku ezberdinak ezagutuz.
Ostiral goizean, Orioko ikastolatik hasi eta Zarautzera ailegatzen zen ibilbidea egin genuen. Buelta autobusez egin ostean bakoitza bere kidearekin bazkaltzera joan zen, arratsaldeko ordu 2etan Orioko Arraun Elkartean hitzordua genuelarik. Bertako instalakuntzak ikusi eta traineruetan gure arraun teknika praktikatu ostean Lizarrara bueltatu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario