lunes, 13 de junio de 2016

32. Bargagain - Pagadi sorgindua (Urbasa)



32. Bargagain - Pagadi sorgindua (Urbasa)

(16.06.12) Gaurkoa ikasturte honetako azken mendi irteera izan da, eta batzuk, eguna pasatzera ere animatu dira bazkaria prest eramanez. Eguraldiak eta inguruak horretara laguntzen zuten. 

Urbasara abiatu gara, talde polit bat, ta Morterutxoren ibilbidea hasten den aparkalekuan ekin diogu gure ibilbideari. Pagadi sorginduan berehala sartu gara, eta hainbat eremutan bertako harriek burura ekartzen ziguten irudiekin ibili gara jolasean. Denetarik topatu dugu: submarinoa, elefantea, estegosaurioa, onddoa, txapela, katua, txakurra, indioa, ... Batman ere bertatik omen zebilen.

Pagaditik Bargagainen atera gara, Altsasu aldeko ikuspegi ederraz gozatuz. Bertatik dena maldan behera, berriro aparkalekura eta esan bezala, batzuk bertan bazkaltzera geratuz ere.

Egun bikaina. Datorren ikasturtera arte mendizaleak!!


















No hay comentarios: