Ikasturtea bukatzeko, aurten Bardetako Martxan parte hartu ez dugunez, DBH 3. mailako ikasleekin bizikleta irteeratxo bat egitea erabaki dugu, azkenengo klase egunean.
Ibilbidea Ikastolan hasi, Valdelobos, Iguzkizako barianteraino, bertan Zufiarako bidegurutxea hartu eta Ganuzako frontoira eramaten gintuen. Bertan hamaiketakoa hartu, pilota partidutxo batzuk, eta bueltari ekin genion. Aramendia eta Muneta zeharkatu ostean, berriro Arbeizarako bidea hartu genuen eta Valdelobosetik bueltatu.
Haize dexente izan genuen, baina behintzat euririk ez!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario