martes, 19 de diciembre de 2017

42. Aranaratxe - San Lorenzo - Akuandi - Noriturri


42. Aranaratxe - San Lorenzo ermita - Akuandi - Noriturri


2017.10.29. Eguraldi ederrarekin ekin diogu aurtengo mendi irteerei, eta agian horrek baldintzatua, mendizale mordoa elkartu ginen Aranaratxeko frontoian. Bertatik abiatuta, ibilbideak goruntz egiten zuen poliki poliki San Lorenzo ermitara ailegatu arte. Hori izango zen ibilbidearen tarte gogorrena. Ondorengoa nahiko laua izan zen. Inguru ederra, udazkeneko kolorez eta hostoz beterik. Bi kobazulo bisitatu genituen. Lehenengoa Akuandi, soilik sarreran geratu ginelarik, eta jarraian Noriturri. Talde haundia izateagaitik Noriturri kobazuloaren bisitarako bi txanda antolatu genituen, beste batzuk kanpoan hamaiketakoa hartzen zuten bitartean. Oso polita izan zen, umeek, eta heldu askok, iluntasunean eta frontalekin asko disfrutatu zutelarik. Eskerrik asko bertaratutako guztiei eta hurrengora arte!!



















No hay comentarios: