43. Zumakeen ibilbidea
2017.11.25. Aurreikusitako ibilbidea beste bat zen arren (Antoñanatik Soila mendira), eguraldi ezegokiagaitik Lizarran B plan bat burutu genuen, eta suhiltzaileen parketik Zumakeen ibilbidearen zati bat egitea erabaki genuen, bildu ginen mendizaleen artean. Aukera ezinhobea, eguraldiak errespetatu gintuelako eta gainera zumakeak gorri-gorri zeuden eta txoko ederretatik ibili ginelako. Esan bezala, suhiltzaileen parketik hasita goruntz jo genuen eta hamaiketakoa "kalaberetan" egin genuen, tartean ibilbide polit eta koloretsuetatik pasatuz. Eskerrik asko gerturatutakoei!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario